LEGE OHARRA
FUNDACION AIC AUTOMOTIVE INTELLIGENCE CENTER FUNDAZIOA (AIC aurrerantzean), Euskal Herriko Fundazioen erregistroan G95442232 IFKrekin erregistratutako fundazioa da.
AICren web orriak, fundazioak automozioaren alorrean betetako ekimen eta zerbitzuen berri ematea du xede. Zerbitzu eta ekimen horien bidez eta pertsona aski trebatuen elkarlanaren bidez, teknologiaren erabilera sustatu nahi du, industriaren garapena bultzatu eta merkatua ezagutarazi; eta hartara, automozioaren industriarentzat balioa sortu.
AIC da web orri horretan ageri diren irudi, logotipo, testu, diseinu zein beste zeinahi eduki edo elementuren jabego intelektualaren titularra. Eta titularra ez denetan, AICk bere titularitatea ez duten elementu edota eduki horiek erabili ahal izateko behar diren baimen guztiak ditu. Debekatuta dago, beraz, horien erreprodukzioa, banaketa, salmenta edota nolanahiko eraldaketa, baldin eta AICren arduradunek horretarako idatzizko baimenik eman ez badute.
AICk ez ditu bere gain hartzen edukion erabilera okerrak eragindakoak eta, beretzat gordetzen du egoki iritziz gero, edukiok aldez aurretik ohartarazi gabe eraldatzeko eskubidea (ezabatu edota murriztu –osorik edo zatia--).
AICk ez du bere gain hartzen hirugarren batzuen orriekin lotu eta eskaintzen diren edukien edota beste informazio guneren bati buruzko kanpo aipamenen erantzukizuna. Informatzeko soilik eskainitako aipuak dira.
AICek ez du bere gain hartzen Web orrian eskainitako informazioaren zehaztasunak eragin ditzakeen ondorioen –zeharkakoak nahiz zuzenak-- erantzukizunik.
AICk bermatzen du inkestetan erabilitako datu guztiak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak (DBLO) ezarritako eran eta lege horretan adierazitako muga zein eskubideak aintzatetsiz baliatuko dituela.
Erabiltzaileak DBLOk espresuki aitortzen dizkion eskubideak egikaritu ahalko ditu: sartu, deuseztatu, zuzendu edo aurkatu.
Eskubide horiek egikaritzeko, erabiltzaileak idatziz eskatu beharko dio AIC-Automotive Intelligence Centerri ---Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia), ---. Idazki horretan erabiltzaileak honakoak adierazi behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskabidea, data eta interesdunaren sinadura.
©2010 AIC - Automotive Intelligence Center | Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia) | Tel.: +34 94 656 94 00 - Fax: +34 94 656 93 99