Noticias

Euskadik metrologiaren gaineko prestakuntza dualeko programa aurrendaria izango du


AIC-Automotive Intelligence Center-ek, Armeria Eskolak, Metrología Sariki-k eta hainbat sektoretako 11 enpresak, Metrologian espezializatzeko prestakuntza-programa esklusiboa abiarazi dute

Eibar, 2018.3.5– Hamaika enpresak, hainbat eskualdetako –hala nola, Igorre, Bizkaiko Arratia haranean, Zestoa, Urola Kostan– 8 herritan kokatuta daudenek, Kalitate Kontrol Metrologikoan Espezializatzeko programaren lehen edizioan parte hartuko dute.

 

Ekimen berri eta esklusibo horren bidez, Armeria Eskolako eta Barrutiako Barrutialde BHIko 13 ikaslek Metrologian espezializatzeko aukera izango dute, Armeria Eskola, Sariki eta AIC-Automotive Intelligence Center-en eskutik, enpresako prestakuntza egiten duten bitartean.

 

Lehenengo edizioan 11 enpresak parte hartuko dute ekimenean: Batz, Fuchosa, Mim Tech Alfa, Ayra Cardan Spicer, Mecanizados Wind Energy Components (Grupo WEC), Jegan, Egile Corporation XXI, Talleres Mecánicos Imag, Engranages Grindel, Metrología Sariki eta Punteados de Precisón Goialde.

 

Hirugarren maila da, 2.000 ordukoa, fabrikazio mekanikoko lanbide-arloko goi-mailako heziketa-zikloetako ohiko zikloak (15 hilabetekoak) bukatu ostekoa. Bukatzean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren titulazio bikoitz ofiziala emango zaie ikasleei.

 

Lehenengo edizioan parte hartuko duten ikasleak, Armeria Eskolakoak eta Barrutialde BHIkoak dira, baina EAEko fabrikazio mekanikoko lanbide-arloa irakasten duten ikastegi guztiei eman zitzaien parte hartzeko aukera.

 

Ikasleak sistema zorrotz baten bidez hautatu dira, eta prozesu horretan enpresa hartzaileek zeregin garrantzitsua izan dute, prozesua bukatzean 13 lanpostu sortuko direla aurreikusten baita.

 

AIC fundazio pribatua da, eta horren instalazioetan 30 erakundek eta 750etik gora pertsonak lan egiten dute. Fundazioaren egituran, berrikuntza, prestakuntza, teknologia eta industri garapeneko jarduerak aurkezten dira, automobilgintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzearren. 

©2014 AIC - Automotive Intelligence Center | Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia) | Tel.: +34 94 656 94 00 - Fax: +34 94 656 93 99