Noticias

Fabrikazio aurreratuko lehengo konpetenzia zentroa abiarazi du AIC-EK


SISTEPLANT ingeniaritza-enpresarekin elkarlanean

Bilbo, 2017.11.8--- AIC-Automotive Intelligence Center-ek zeregin estrategikoa du automobilgintza sektorearen 4.0 fabrikazioaren eraldaketan.

 

Horretarako, Sisteplant ingeniaritza-enpresarekin elkarlanean, fabrikazio aurreratuko lehenengo konpetentzia zentroa martxan jarri du, ASF -Automotive Smart Factory izenekoa, etorkizuneko fabrikazioa ezartzerakoan Europako automobilgintzaren lagungarri izango den zerbitzu integrala emateko. 

 

Horiek horrela, ASF enpresen ondoan izango da eraldaketa-ibilbide osoan, eta enpresen beharretara moldatuko da: estrategia pertsonalizatuak garatuko ditu, estrategia horiek ezartzeak dakarren eragina ebaluatuko du edota fabrikazioan ezarri egingo ditu. Hori guztia dela eta, ikerketa-proiektuak, ingeniaritza-zerbitzuak edo pertsonen trebakuntza estaliko ditu

 

Horretarako, ASFek gaitasun fisikoak eta birtualak elkartuko ditu espazio berean; hortaz, aproposa izango da fabrikazio aurreratuarekin edo 4.0 industriarekin loturiko teknologiak aztertzeko.

 

ASFen alderdi fisikoak azken teknologiako ekipamendua barne hartzen du, hala  nola, prentsak, soldadura-zelulak, robotika aurreratua eta lerroko egiaztapeneko hainbat sistema. Alderdi birtualak (Manufacturing Intelligence), fabrikazio-sistema adimenduna barne hartzen du: prozesuak denbora errealean monitorizatu eta kudeatzen ditu, zero akats bermatzearren, prozesua menperatzen, eta prozesuari buruzko informazioaz, banakako trazabilitatea lortzearren.

 

ASFek ikerketa-lerro hauek barne hartzen ditu, besteak beste: big data, ekipamenduen egoeraren monitorizazio aktiboa, prozesuen kudeaketa adimenduna, makinaz makinako komunikazio-sistema aurreratuak, prozesuen eta kontrol-sistemen simulazioa, kalitatearen kudeaketa digitala, gizaki/makina elkarrekintza eta prestakuntza-metodo berriak.

 

AIC fundazio pribatua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Amorebieta-Etxano eta Ermuako Udalek, automobilgintzako punta-puntako enpresa batzuek eta ACICAE-Euskadiko Automobilgintza Klusterrak sustatu dute. Fundazioaren egituran, berrikuntza, prestakuntza, teknologia eta industri garapeneko jarduerak aurkezten dira, automobilgintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzearren. 30 erakundek eta 750etik gora pertsonak lan egiten dute erakundearen instalazioetan.

 

Sisteplant industri ingeniaritzako multinazional teknologikoa da. Duela 30 urte baino gehiago eratu zen, 200 pertsona inguru biltzen ditu eta Madrilen, Bilbon, Bartzelonan, Sevillan, Querétaro eta Sao Paulon dauzka bulegoak. Sisteplant arlo hauetan dago espezializatua: Fabrikazio Aurreratuaren estrategia eta ezarpena, eragiketa-bikaintasuna eta Ekoizpen eta Mantzentze sistema adimendunak (Manufacturing Intelligence) 4.0 Industriarako.

©2014 AIC - Automotive Intelligence Center | Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia) | Tel.: +34 94 656 94 00 - Fax: +34 94 656 93 99