Noticias

Week Break Design abiarazi du AIC-ek


Campusaren ekimen berria

Bilbo, 2018.1.2--- Automobilgintzarekin loturiko kezkei erantzuteko asmoz, AIC-Automotive Intelligence Center-en “Week Break Design” (WBD) izenekoaren lehen edizioa abiarazi da: AIC Campusen ekimena, asteburu batean egingo dena, Concept Design arloan interesa agertzen dutenei jarduerak hurbiltzeko. Izan ere, ekimen horren helburua da, modu praktikoan, ibilgailuen fabrikatzaileek automobil baten diseinuari hasieratik nola ekiten dioten erakustea. 

Horretarako, bertaratuko direnek bidaia egingo dute orokorretik partikularrera, ibilgailu osotik osagaietara, baita materialetara ere, marka irudiak eta funtzionalitateek, badirenek eta izan daitezkeenek, duten garrantziaz jabe daitezen. Ingeniaritza eta Garapenaren osagarri gisa, Diseinu eta Kontzeptualizazio prozesua ulertzea proposatuko da da. Eta, Learning by Doing metodologiaren bidez, nork bere zirriborroak egingo ditu.

“Week Break Design” ekimena, besteak beste, pintura, diseinua, moda edo ingeniaritza gogoko dituzten adin guztietako pertsonentzat sortu da. WBD otsailaren 3an izango da, 10.00etatik 14.00etara, Boroako AIC Academyn. Izena emateko, sartu hemen: www.aicenter.eu

AIC fundazio pribatua da, 30 erakundek eta 700etik gora pertsonak osatzen dutena. Fundazioaren egituran, berrikuntza, prestakuntza, teknologia eta industri garapeneko jarduerak aurkezten dira, automobilgintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzearren. 

©2014 AIC - Automotive Intelligence Center | Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia) | Tel.: +34 94 656 94 00 - Fax: +34 94 656 93 99