AIC-Automotive Ingelligence Center mundu mailako konpetentzia-zentro espezializatua da, eta honakoak dira bere helburuak:
- Sektoreko ezagutza sustatzea.
- Sektorearekin lotutako oinarrizko ikerketa aplikatua areagotzea.
- Automobilgintza arloko prestakuntza sustatzea, maila profesional guztietan.
- Sektorean balio erantsi handia duten enpresa-proiektu berrien sorkuntza endogenoa ahalbideratzea.
- Proiektu berritzaileak erakartzea.